XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARIE

Ez, jauna; ez dakit zertaz ari den berrori.

LANCRE (Mahainean kolpe bat joaz eta zutikatuaz gogor)

Sorginkeriaz ari naiz! Sorginkeriaz!

MARIE (Oso urduri eta eskuekin otoika)

Nik ez dakit ezer, jauna.

LANCRE (Bere onetatik at)

Gezurra! Gezurra besterik ez!

MARIE (Negarrez hasten da)

Egia diot, jauna.

LANCRE

Zu sorgina zara, Marie.

Aitor iezadazu eta ez zaizu deus gertatuko.

MARIE (Negarrez zotinka)

Ez, jauna; ni ez naiz sorgina.

Kristaua naiz ni.

(Lancre Marierengana hurbiltzen da.)

LANCRE

Etor dadila Amouko jauna.